XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenik, ba, hori utziko dugu finkatua: euskal letretan bloke haundi bat badago (UEU, UZEI, etab.), elkarrekin eta modu berdintsuetan lanegiten duen jendearena, kriterioak elkarrekin eztabaidatzen dituena, ahalik eta bateratuena jokatuz beren artean, euskararen normalizazio eta estandardizapen bila: beti ere Euskaltzaindiaren arauei jarraituz, baina zenbait gauzatan erabakiak beraiek hartu beharrean, Euskaltzaindiak erabaki gabeko mila puntutan.

Horiek denak dira UZEI, polemika honetako adieran.

5.2. EUSKALTZAINDIA

Puntu honetan eztabaidako bi problema jotzen dugu jadanik.

Euskaltzaindiari aurrea hartzearena edo da bat: UZEIko Hiztegien alde makurra omen da (J.J. Azurtza).

Badirudi horrela ikusi behar dela Mitxelenaren incluso anticipándose a lo oficial protesta ere.

Seguruena gogoratu beharrik ez dago, euskararen batasuna ez zela bestela egin, hots, zenbait jenderen aurreko lanari eskerrak baino (anticipándose a lo oficial, noski) eta Euskaltzaindiak bere erabakiak ondotik hartuaz.

Funtsean berriro auzitan daukaguna zera da: hiztegi berezituon lanean, normalizazio teknikoan, Euskaltzaindiak aitzindari eta bide urratzaile gisa jokatu behar al duen, ala experientzia batzuen ondotik bakarrik behar ote duen arazootan sartu, ala batere ez duen sartu behar.

Zuzenean ez da gure arazoa (ni behintzat ez noa Euskaltzaindiari zer egin behar lukeen esatera), baina gure arazo gertatu da oso-osorik, Hondarribiako bilkuran (1981ko abenduaren 29an) Euskaltzaindiak berak espreski halaxe planteatu zuenez gero.

Harrez gero, Euskaltzaindiak berak jarrita eta nolabait erantzunda, baina galdera hor dago: zer den, edo zertarako daukagun Euskaltzaindirik, normalizazioari begira.

Izan, Euskaltzaindiak ez omen du inoren edo ezeren apendize izan behar.

UZEIrena ez, eta Mitxelenarena ere ez noski.

Baina egin, egin beharko du zerbait, ezta? (alegia, ez UZEIk, ez Mitxelenak, baina Euskaltzaindiak berak egin, inoren apendize izan gabe).

Normalizazioa, hein honetan, Euskaltzaindiak zerbait egin zain dago aspaldian.

Txillardegik esan: .